Kaixo. Alfredo Elortza naiz, Elortza botikaren titularra, eta hitz hauen bitartez pixka bat gehiago ezagutu gaitzazun nahi dut. foto_equipo_532 Laister, farmaziaren irekieraren 40. urteurrena ospatu behar dugu eta ezinezkoa egiten zait ordutik gertatu diren guztiak gogoratzea. 1971ko abuztuaren 13an hasi ginen, urduritasuna nagusi, baina Arantzazu, auxiliarrarekin batera, farmazia martxan jartzea lortu genuen. Urte hauetan guztietan, zerbitzu hobe bat emateko helburuarekin, farmazian aldaketak eta berrikuntzak etengabeak izan dira. Adibidez, 1974. urtetik aurrera dermofarmazian eta formulazio magistralean hainbat ikasketa burutu nituen, eta 1980. urtetik aurrera, homeopatia eta sendabelarrei buruzkoak. Azkenik, 1986. urtean ortopediako teknikari tituloa atera nuen. Badirudi gauza gehiegi direla behar diren moduan betetzeko baina horretarako farmazian zazpi pertsona gaude, hauetatik bost farmazian lizentziatuak, bi ortopediako teknikari titulodunak, bat nutrizioan diplomatua, eta beste hiru terapeutika homeopatikoan diplomatuak. Gure kezka nagusia ahalik eta zerbitzurik onena ematea da, eta horregaitik, zurekin batera, eta zuretzat, egiten dugu lan. Webgune hau da, helburu horrekin, farmaziak izan duen azken berrikuntza. Gustoko izango duzulakoan. Eskerrik asko. Alfredo