Eskaria jasotako egunetik aurrera zazpi egun natural daude itzuli ahal izateko. Horretarako, lehenik eta behin, info@elortzabotika.com helbide elektronikora idatzi beharko da prozedura bat zabaltzeko.
Itzulketa hauen gastuak bezeroak ordainduko ditu osorik.
Itzulketaren abonoa, behin produktua jaso, eta bai produktua, bai bere enbalaje guztiak egoera onean daudela eta manipulatuak izan ez direla aztertu eta gero egingo da. Horrela ez bada, ez da abonorik egingo. Egoera onean daudela baieztatu eta gero, Elortza Botika-k produktuen abonoa egingo du, ez du erosketaren bidalketa gastuen abonorik egingo.
Legez debekatuta dago behin saldu eta entregatutako medikamentuen itzulekarik egitea. Kasu hauetan, medikamentuak errorez bidaliak izan badira, edo bidalketan produktuak kalterik jasan badute soilik egingo dira abonoak.
Ez dira umeentzako esneetan, papilletan, jan konplementoetan, galtzetan, gerrikoetan….eta horrelako produktuetan itzulketarik onartuko osasun eta higiene arrazoiengatik.
Egoeran ardurarik ez badu, bezeroak, botikak itzultzi eta dirua bueltan jasotzeko eskubidea dauka banaketa aurreikusitako denboraren %50a baino gehiago atzeratzen bada.
EGOERA TXARREAN JASOTAKO PRODUKTUAK:
Egoera txarrean jasotako produktu baten kasuan Elortza Botika-k itzulketaren gastoak eta produktu berdin baten bidalketaren gastuak bere gain hartuko ditu.
NAHI GABE ESKATUTAKO PRODUKTUAK:
Elortza Botika-k ez ditu bere gain hartuko nahi gabe edo errorez eskatutako produktuen itzulketen gastuak. Kasu hauetan, gastuak bezeroak hartuko ditu bere gain. Produktuak behin jasota, eta egoera onean daudela baieztatu eta gero, Elortza Botika-k hauen abonoa egingo du, ez du erosketaren bidalketa gastuen abonorik egingo.
