Asesoramiento Dietético Personalizado 1
Asesoramiento Dietético Personalizado 2

Elortza Botika nutrizioa

Elortza Botikan aholkularitza dietetikoa eta dieta pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, zure beharrak eta helburuak kontuan hartuta. Zerbitzu hau Iñaki Elortzak ematen du, Nafarroako Unibertsitatean Farmazian lizentziatua eta Giza Elikadura eta Dietetikan graduatua. Urte hauetan guztietan, milaka pertsona igaro dira jada bere kontsultatik.

Kontsultan zure gorputzeko konposizioaren analisia egingo dugu:

  • Gorputzeko gantz portzentaia
  • Giharren masa
  • Hezur masa
  • Gorputzeko guztizko ur kopurua
  • Metabolismo basala (atsedenean erretzen diren kaloriak)
  • Erraietako gantza
  • Adin metabolikoa
  • Arrisku kardiobaskularra
  • Pertzentil pediatrikoak (18 urtetik beherakoentzat)

Ondoren, helburu plan pertsonalizatu bat ezarriko dugu eta zure dieta diseinatuko dugu: zure jateko ohiturak, gustuak, elikagai beharrak eta egoera fisio-patologikoa kontuan hartuta.

Espezializatuak gaude gainzama eta gizentasuna tratatzeko dietetan, baina beste helburu nutrizional guztiak ere lantzen ditugu.