Aurreko orrialdera itzuli

SERUM FACIAL TIME-AGE GOLD EFECTO LIFT-TRIPEPTIDE LOVREN 30ML

Aurpegiaren adinaren zantzuen aurkako seruma, lifting efektuarekin. Larruazala betetzeko, suspertzeko eta biziberritzeko pentsatua. Distira, trinkotasuna eta hidratazioa ematen ditu, eta adierazpen-lerroak, poroak eta orbanak txikittzen ditu.

Gehiegizko koipea eta ezpurutasunak kontrolatzen laguntzen du, larruazalari oreka naturala itzuliz.

Egonkortutako C bitaminaz aberastuta dago, antioxidatzaile indartsua, larruazala erradikal askeek eragindako kalteetatik babestu eta kolagenoaren sintesia estimulatzen duena larruazala elastikoagoa eta biziagoa izan dadin. Glukonolaktonak zelulak berritzen laguntzen du, larruazalaren ehundura eta aurpegiaren itxura orokorra hobetuz.

Bio-Retinolak, A bitaminatik eratorritako berritzaileak, kolagenoaren ekoizpena estimulatzen du eta zimurren sakonera murriztu, larruazalaren ehundura eta tonua finduz. Erretinol klasikoak ez bezala, larruazala ez du fotosentikor egiten, eta, beraz, eguzkia dagoenean ere erabil daiteke.

Niakinamida (B3 bitamina) bere aldakortasunagatik da ezaguna: larruazalaren irmotasuna hobetzen du, poro dilatatuak ixten ditu eta orban ilunak argitzen ditu, izpi ultramoreek eragindako kalteei aurre eginez.

Formula osatzeko, osagai bigungarriak eta nutritiboak erabiltzen dira, adibidez palmondo, kotoi eta linaziako landare-olioak eta Acacia Seyaleko estraktua, larruazala leun, malgu eta babestuta mantentzen laguntzen dutenak.

Erabiltzeko modua:
Garbiketa sakon bat egin ondoren, tanta batzuk jarri kaltetutako eremuetan. Kolpetxoak eman, erabat xurgatu arte; eragiketa egunean hainbat aldiz errepikatu.

Dermatologikoki probatua. Silikonarik gabe. Parafinarik gabe. Mikroplastikorik gabe. PEG gabe.

* Face Serum-ek Palmitoyl Tripeptide-28 lehengai esklusiboa dauka, zelulaz kanpoko matrizearen modulatzailea eta kolageno-zuntzen degradazioa eragiten duten metaloproteinen inhibitzailea, I (+150%) eta III (+175%) motako kolagenoaren ekoizpena handituz. Emaitza, zelulaz kanpoko matrizea eta, beraz, larruazalaren euskarria nabarmen handitzea da, zimurrak azpiko sostengurik ez dagoelako sortzen direla jakinik, hauek murrizten ditu. 28 egunez 15 boluntariok in vitro egindako probek erakutsi zuten zimurrak % 45ean murriztu zirela.
9,90 Stock-ean
Gehitu

3 ale stock-ean

Produkto honi buruz informazio gehiagorik nahi? Hemen sakatu

>Ondorengo formularioa bete eta lehenbailen jarriko gara zurekin harremanetan

Formularioa berrikusi,
bete gabeko edo gaizki dauden atalak daude.

Erlazionatutako produktuak

Atal honetako beste produktu batzuk ikusi Olioak eta serumak