Aurreko orrialdera itzuli

ELOR LASAI ELORTZA BOTIKA 50ML

Estresa murriztu eta erlaxazioa errazteko osagai naturalak dituen formula borobila.

Dituen osagaiek, zure ongizateari mesede egingo dioten sinergia bat sortzen dute.

Kaliforniako Mitxoleta-hazien estraktuak, propietate hipnotiko-lasaigarriak ditu eta asko erabiltzen da insomnioari aurre egiteko. Ekintza leun eta iraunkorra du, antsietate arina eta estresa murrizten lagunduz. Eztula eta eztarriko narritadurak arintzeko ere erabiltzen da, nerbio-tentsioarekin lotuta dagoenean.

Elorri zuriaren estraktuak sistema kardiobaskularrean eragina du, tentsio arteriala murriztuz eta zirkulazioa hobetuz, horrek, oso landare egokia bihurtzen du antsietatearen ondoriozko takikardietarako.

Lupuluaren estraktua lasaigarria da. Honek onura nabarmenak ematen dizkie antsietatea eta estresa duten pertsonei, edo loa erraz hartzea lortzen ez dutenei. Erlaxagarria ere bada, tentsio muskularra askatuz.

Melisa-estraktua antsietate puntualen, hiperaktibitatearen, suminkortasunaren edo loaren alterazioen kasuetan egokia da. Gainera, efektu antiespasmodikoak ditu, liseriketa-aparatuko espasmoak eta karranpak arinduz.

Baleriana-estraktuak nerbio-sistema lasaitzen duen osagai asko ditu. Oso gomendatua da loa eragiteko eta bere kalitatea hobetzeko. Antsietate edo estres kasuetarako ere oso ona da, buruko minak, histeria, migrainak edo hipokondria hobetuz. Gainera, tristura, larritasuna, antsietatea, hunkiberatasuna edo urduritasuna ere arintzeko balio du. Bihotzaren erritmoa egonkortzen laguntzen du, oso aukera ona izanik arritmiak dituztenentzat.

Pasiflora estraktuak nerbio-sistema zentralari eragiten dio muskulatura lasaituz. Era berean, gauean zehar esnatzea ekiditzen du.

Erabiltzeko modua:
Hartu mililitro bat (20 tanta) egunean 3 aldiz urarekin edo beste likido batekin nahastuta.
17,90 Stock-ean
Gehitu

4 ale stock-ean

Produkto honi buruz informazio gehiagorik nahi? Hemen sakatu

Ondorengo formularioa bete eta lehenbailen jarriko gara zurekin harremanetan
Beharrezko atala Datu okerra
Beharrezko atala Datu okerra
Beharrezko atala
Beharrezko atala
Beharrezko atala
Pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut

Formularioa berrikusi,
bete gabeko edo gaizki dauden atalak daude.

Erlazionatutako produktuak

Atal honetako beste produktu batzuk ikusi Antsietatea eta estresa