Aurreko orrialdera itzuli

ELOR COLAGEN UC-II ELORTZA BOTIKA 30 CAPSULAS

Artikulazioen osasun arazoak tratatu eta prebenitzeko elikadura-osagarria.

Higadura murriztu, hezur-masaren galera moteldu eta mugikortasuna eta funtzionaltasuna hobetzen laguntzen ditu.

Kapsula bakoitzak osagai hauek ditu:

UC-II kolagenoa 40 mg, kartilagoaren zelulaz kanpoko matrizearen osagai oso garrantzitsua. Oilaskoaren bularrezurreko kartilagotik ateratako UC-II ® II motako kolageno ez-hidrolizatu honek, artikulazioen ongizatea, malgutasuna eta mugikortasuna sustatzen ditu patentatutako formula baten bidez.

Azido hialuronikoa, 50 mg; amortiguazio eta lubrifikatzaile gisa jarduten du artikulazio eta beste ehun batzuetan. Gainera, lesio baten aurrean gorputzak erantzuteko duen moduari eragin diezaioke, sendatze-epeak laburtuz. kolagenoaren sintesian esku hartzen du, baita larruazalaren hezetasun-erretentzioan ere, larruazalaren zahartzearen aurka ere lagunduz.

Magnesio-zitratoa 400 mg (61,8 mg magnesioa = % 16,48 VRN), magnesio-zitratoa magnesio-forma oso bioerabilgarria da, xurgapen handiagoa ahalbidetzen du eta, gainera, urdail arazo gutxiago sortzen ditu. Hanturan inplikatutako prozesu zelularrak erregulatzen laguntzen du, gure gorputz osoaren egitura mantentzeko beharrezkoa izanik, besteak beste, hezurren eta muskuluen funtzioan.

C 50 mg bitamina ( % 62,5 VRN), kolagenoa deuseztatzen duten konposatuak suntsitzen laguntzen du. Funtsezkoa da Kolagenoaren metabolismoan, mantenuan eta finkatzean.

B5 bitamina 6 mg ( % 100 VRN), artritisak eragiten duen artikulazioen zurruntasun eta minean laguntzen du.

D3 bitamina (UI/% 1.000 VRN), hezurren dentsitatea handitzen eta artikulazioak sendotzen laguntzen du, osteoartritisak eta lesioek eragindako mina saihestuz.

Erabiltzeko modua:
Hartu kapsula 1 egunean, baraurik edo lotara joan aurretik.

28,50 Stock-ean
Gehitu

13 ale stock-ean

Produkto honi buruz informazio gehiagorik nahi? Hemen sakatu

>Ondorengo formularioa bete eta lehenbailen jarriko gara zurekin harremanetan

Formularioa berrikusi,
bete gabeko edo gaizki dauden atalak daude.

Erlazionatutako produktuak

Atal honetako beste produktu batzuk ikusi Artikulazioak - Hezurrak - Giarrak