Aurreko orrialdera itzuli

ELOR DETOX ELORTZA BOTIKA 250ML

Toxinak ezabatzen, digestioa estimulatzen eta argaltzen laguntzen duen lehen kalitateko osagaiez osatutako xarabea.

Hauek dira xarabeak dituen osagaiak eta beraien onurak:

MSM, gibelean metal astunak ezabatzen laguntzen du, Aluminioa, Beruna edo Merkurioa adibidez.

Horburua e.s. (5:1, % 2,5 zinarina), gibelari behazuna ekoizten laguntzen dio, funtsezkoa koipeak digestatzeko eta gorputzeko toxinak garbitzeko. Bestalde, gibeleko zelulak eta zelula-mintzak babesten laguntzen du, hanturaren aurkako ekintza izateaz gain.

Astilikardua e.s. (25:1, % 80 silimarina), egokia gibeleko eta besikulako arazoetarako, hepatitisa edo zirrosia bezalako arazoetan gibelaren jarduera hobetuz.

Boldoa e.s. (3-4: 1, % 0,05 boldina), dituen digestio-funtzioekin eta propietate antihelmintikoekin, gibela babesteko landare bikaina. Hepatitisan eta besikularen arazoetan laguntzeko tratamendu gisa erabiltzen da; izan ere, kalkuluak sortzea saihesten du, eta horiek gertatuz gero hauek errazago kanporatzen laguntzen du. Oro har, gibelaren eta besikularen funtzionamendu egokia ziurtatzeko eta egon daitezkeen disfuntzioak prebenitzeko gomendatzen da.

Andere-mahats Beltza e.s. (10:1), giltzurrun-sistemaren funtzionamendu egokiari laguntzen dioten bere propietateei esker depuratibo bikaina. Pixarekin urea eta azido uriko soberakina kanporatzea errazten du, eta giltzurrun-kalkuluak disolbatzen eta kanporatzen laguntzen du.

Desmodiuma e.s. (10:1), gibeleko funtzionamenduan laguntzen du, drainatzeko dituen propietateei esker. Dituen ondorio onuragarriak direla eta, oso gomendagarria da desintoxikazio-sendaketetan erabiltzea.

Inositola, koipea organismoan banatzen du eta metatzen den lekuetatik kentzen du. Ondorioz, gibela koipe-metaketa horretatik libre dago eta detox efektua eragiten du.

Kolina Zitratoa, gibeleko funtzio normalari eusten laguntzen du. B bitaminaren familiarekin lotuta dago eta gibela koipearen metaketatik babesten du.

Dimetilglizina, oso lagungarria izan daiteke alkoholismo eta gibel zirrosi goiztiarreko kasuetan.
C bitamina, gibela garbitzen laguntzen du.

B6, B2, B1 eta B9 bitaminek arazketa eta desintoxikazio-erreakzioa errazten laguntzen dute. Mantenugai horien parte hartzea funtsezkoa da gibeleko gutxiegitasun akutua edo kronikoa izanez gero.

A bitamina azetatoak funtsezko eginkizuna betetzen du zelulen heldutzean eta bereiztean.

D3 bitamina, D bitaminaren onurak ezagunak dira, hanturaren aurkako propietateak, antifibrotikoak eta antitumoralak barne, nabarmenduz D bitaminaren defizitak ondorio kaltegarriak eragiten dituela gibeleko gaixotasunetan, bereziki zirrosi hepatikoan.

Erabiltzeko modua:
Otordu nagusiaren ondoren 20 ml hartu egunero. Eragin erabili aurretik. Behin irekita hozkailuan gorde.

Egunero dosiarekin:
A bitamina 800 μg (%100VRN)
D3 bitamina 5 μg (%100VRN)
C bitamina 80 mg (%100VRN)
B1 bitamina 1,1 mg (%100VRN)
B2 bitamina 1,4 mg (%100VRN)
B6 bitamina 1,4 mg (%100VRN)
B9 bitamina 160 μg (%80VRN)

20,50 Stock-ean
Gehitu

11 ale stock-ean

Produkto honi buruz informazio gehiagorik nahi? Hemen sakatu

>Ondorengo formularioa bete eta lehenbailen jarriko gara zurekin harremanetan

Formularioa berrikusi,
bete gabeko edo gaizki dauden atalak daude.