Aurreko orrialdera itzuli

ELOR MEMORI ELORTZA BOTIKA 60 CAPSULAS

Hobetu zure memoria eta kontzentrazioa elikadura-osagarri honekin. Baliagarria bai memoria hauskorreko egoeretan baita azterketa-garai edo premia bereziko egoeretan.

Kapsula bakoitzak osagai hauek ditu:

- Ginkgo Biloba, garuneko mikrokirulazioan laguntzen du funtzio kognitiboen hobekuntzan esku hartuz, adibidez, memorian. Ikasleek ginkgoa erabiltzen dute beren azterketa garaietan, kontzentrazioa eta errendimendu intelektuala handitzeko.

- Bacopa, bere onura kognitiboengatik eta memoriaren hobekuntzagatik aitortua. Garuneko transmisio sinapikoa hobetzen laguntzen du, epe luzerako memoria bereziki hobetuz. Ikerketa berriek iradokitzen dute jarduera intelektuala ere hobetu dezakeela. Ikasleei, zentratuta egoten eta kontzentrazioa hobetzen lagun diezaieke, baita lasai egoten eta ikasketak kontrolatzen laguntzen.

- Sojako lezitina, garunaren funtzionamendu egokiari eta, oro har, osasunari laguntzen dion fosforoa dauka. Fosfatidilserina fosfolipido bat da, giza gorputzaren zelula-mintzen zati dena eta garuneko zelulen funtzionamenduan funtsezko eginkizuna duena, garun-ehunaren %50 baino gehiago lipidoz osatuta dago adibidez. Ikaskuntza-prozesuak eta memoria hobetzen ditu neuronen arteko garuneko neurotransmisoreak eratuz eta mantenduz.

- Zinka, funtzio kognitibo normal batean laguntzen duen mikronutrientea.

- Magnesioa, memorizazio-funtzioa hobetzen laguntzen du nerbio-orekan eragin positiboa edukiz eta estres-egoerei modu positiboan erantzuten lagunduz. Era berean, ikasteko gaitasuna hobetu eta neke intelektuala gutxitzen laguntzen du.

- Taurina, gorputzean eta elikagaietan modu naturalean dagoen aminoazidoa. Sistema neuromuskularrean duen eragina dela-eta, maila intelektual eta fisikoan kontzentrazio handiagoa eta hobekuntzak izaten laguntzen du.

- Horrez gain, bitamina-konplexu bat ere badu, estres garaietan nutrizio-beharrak areagotzen direnerako. B1, B2, B3, B6, B5, B7, B9 eta C bitaminek funtzio psikologiko normalak betetzen laguntzen dute, adibidez arretan, pertzepzioan, memorian, pentsamenduan eta hizkuntzan.

Erabiltzeko modua:
12 urtetik gorako haurrak: Egunean kapsula bat hartu janariarekin.
Helduak: Egunean bi kapsula hartu otorduekin.

Egokia 12 urtetik aurrera. Glutenik gabea. Beganoentzat egokia.

28,50 Stock-ean
Gehitu

4 ale stock-ean

Produkto honi buruz informazio gehiagorik nahi? Hemen sakatu

>Ondorengo formularioa bete eta lehenbailen jarriko gara zurekin harremanetan

Formularioa berrikusi,
bete gabeko edo gaizki dauden atalak daude.