Aurreko orrialdera itzuli

SLEEPEEL 1 MG 30 COMPRIMIDOS

Loaren kalitatea hobetzeko melatonina, mineralak, landareak eta bitaminak konbinatuz osatutako elikadura-osagarria. Hauek, modu sinergikoan jarduten dute loaren fase ezberdinetan.

Melatoninak, loa hartzeko behar den denbora murrizten du, landareek efektu lasaigarria dute. B6 bitaminak nekea murrizten laguntzen du, eta zinkak melatoninaren metabolismoa hobetzen du.

Printzipio aktiboak bi fasetan xurgatzen dira. Pirularen estalduran melatonina dago. Azkar askatzen da eta urdailean xurgatzen da loaren hasiera erraztuz. Pirularen nukleoak baleriana, melisa, B6 bitamina eta zinka ditu, eta gauean zehar askatuko dira, loak gau osoan iraun eta nekea murrizteko.

Erabiltzeko modua:
Hartu konprimitu bat ohera joan baino ordubete lehenago.

Adin guztietarako eta paziente polimedikatuentzako egokia (beste hipnotiko eta/edo lasaigarri batzuk erabiltzen direnean izan ezik). 3 urtetik beherako haurrek kontsultatu medikuari edo farmazialariari, eta hark baloratu behar du loaren zikloaren alterazioak edo ohitura okerrak diren. Luzaroan erabiltzeko egokia, eta ez du mendekotasunik edo ohitzerik sortzen.

Zeliakoentzat eta diabetikoentzat egokia, ez dauka laktosarik.

10,35 Stock-ean
Gehitu

2 ale stock-ean

Produkto honi buruz informazio gehiagorik nahi? Hemen sakatu

>Ondorengo formularioa bete eta lehenbailen jarriko gara zurekin harremanetan

Formularioa berrikusi,
bete gabeko edo gaizki dauden atalak daude.

Erlazionatutako produktuak

Atal honetako beste produktu batzuk ikusi Loa eta Lasaigarriak