KORONABIRUSA (COVID-19)
Egunak, asteak daramazkigu koronabirusari buruzkoak entzuten, ia guztiok buruz dakizkigu Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) kontagioa ekiditzeko emandako gomendioak, baina inoiz ez da gehiegi eta berriz gogorarazi nahi dizkizuegu.
COVID-19a ekiditeko neurriak:
-Eskuak sarri garbitu, alkoholdun desinfektante batekin, ur eta xaboiaz edo olio ozonizatuekin.
-Doministiku edo eztula egiterakoan ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin estali; azken kasu honetan, zapia jarraian bota eta eskuak desinfektante batekin garbitu.
-Zu eta beste pertsonen artean metro bateko distantzia gorde, bereziki, pertsona hauek eztula edo sukarrik badute.
-Begiak, sudurra edo ahoa ikutzen sahiestu.
-Arnas eragozpena sentitzen baduzu, eta arrisku guneetara bidairik egin ez baduzu, esku eta arnas sistemaren garbiketa basiko bat egin eta etxean geratu, ahal baduzu, sintomak joan arte.
-Eztula, doministikuak edo sukarrik baduzu zure osasun etxera deitu jarraitu beharreko pausuak jakiteko. Ez joan, inolako kasutan, osasun etxera.
-Osasuntsu bazaude maskarilla gaixo dauden pertsonekin zaudenean soilik erabili behar duzu.
-Eztula edo doministikuak dituzunean ere maskarilla erabili dezakezu.
-Gogoratu: maskarillak, eskuetako higiene egoki batekin batera bakarrik edukiko dute eragina.

Argitaratuta: Iokin Elortza Sarasketa
Farmazilaria eta Ortopedia eta Laguntza Teknikoetan Unibertsitatean Aditua