PROSTATA ARAZOAK
Hiperplasiaren sintoma arruntak
Hiperplasiaren sintomak aldakorrak dira bere larritasunean, baina, oro har, hauek izaten dira:
1. Pixa egiteko zailtasuna: gernu-fluxu ahula edo etena.
2. Pixa maiz egitea: gernu-maiztasuna handitzea, batez ere gauez.
3. Gernu-premia: Pixa egin beharraren bat-bateko sentsazio indartsua.
4. Mikzioa hasteko zailtasuna: pixa egiten hasteko ahalegina egin behar izatea.
5. Pixa osteko tanta-jarioa: pixa amaitu ondoren pixa tantaka botatzea.
6. Hustuketa osatugabearen sentsazioa: maskuria erabat husten ez delako sentsazioa.
Nola hobetu sintomak ELORPROSTekin.
Hiperplasia ikuspegi natural batetik hobetzeko, osagai espezifikoen konbinazioa duten gehigarriak erabiltzen dira. Hona hemen gure produktuak barne hartzen dituen osagaiak eta beraien onurak:
1. Saw Palmetto: Saw Palmetto landarea ezaguna da prostataren osasunean dituen ondorio onuragarriengatik. Prostata-ehunaren hantura eta gehiegizko hazkundea murrizten laguntzen du, eta horrek pixa egiteko zailtasuna eta maiz pixa egiteko beharra arindu ditzake.
2. Epilobioa: Epilobioak propietate antiinflamatorioak eta antioxidatzaileak ditu, prostataren tamaina murriztuz eta gernu-sintomak arintzen lagunduz. Gainera, gernu-fluxua hobetu dezake eta gernu-premia gutxitu.
3. Kalabaza-haziak: Kalabaza-haziak gantz-azidotan eta Zinkean aberatsak dira, eta biak dira funtsezkoak prostataren osasunerako. Gernu-funtzioa indartzen eta hantura murrizten laguntzen dute, eta, horrela, mikzioa hasteko zailtasuna eta hustuketa osatugabearen sentsazioa hobetzen dira.
4. Pygeum Africanum: Pygeum Africanum-en estraktua Hiperplasiarekin lotutako gernu-arazoak tratatzeko erabili ohi da. Osagai honek gernu-fluxua hobe dezake, gauekoa murriztu eta osatu gabeko hustuketa-sentsazioa arindu.
5. Glukonato zinka: Zinka funtsezko minerala da prostataren osasunerako. Testosteronaren ekoizpena erregulatzen laguntzen du eta prostataren hantura murriztu dezake. Glukonato zinka, gorputzak bereziki erraz xurga dezakeen modu bat da, gernu-funtzioa eta, oro har, prostata-osasuna babestuz.
6. D3 bitamina: D3 bitaminak zeregin garrantzitsua du osasun orokorrean eta funtzio immunologikoan. Ikerketek iradokitzen dutenez, D3 bitaminak, ekintza babeslea dauka Hiperplasia kasuetan eta gernu-sintomak hobetu, zelulen hazkundea erregulatu eta hantura murrizten ditu.
Ondorioa:
ELORPROSTen Saw Palmetto, Epilobio, Kalabaza haziak, Pygeum Africanum, Zinc gluconato eta D3 bitaminaren konbinazioak ikuspegi natural eta eraginkorra eskaintzen du prostatako hiperplasia onberaren sintomak hobetzeko.
Osagai horiek, batera lan egiten dute hantura murrizteko, gernu-fluxua hobetzeko eta gernu-maiztasuna eta -premia arintzeko.
Hiperplasiaren sintomak izaten badituzu, hitz egin lehenik zure medikuarekin, eta egoerak medikaziorik eskatzen ez badu, hausnartu ea osagarri hauek zure eguneroko errutinan txertatuz zure bizi-kalitatea hobetzeko aukerarik dagoen.
Gure farmazian beti kalitate handiko produktuak eskaintzen ditugu eta ELORPROSTek prostataren osasuna hobetzeko osagai natural bikainen konbinazioa dauka. Edozein kontsulta baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan eta pozik lagunduko dizugu.

Argitaratuta: Iokin Elortza Sarasketa
Farmazilaria eta Ortopedia eta Laguntza Teknikoetan Unibertsitatean Aditua