MASKAREN DESKONTAMINAZIOA

MASKAREN DESKONTAMINAZIOA
API

Egun hauetan derrigorrez erabiltzen ari garen maskarak, gehienetan ez dira berrerabilgarriak. Hala eta guztiz ere, hauen urritasuna dela medio, behin baino gehiagotan erabiltzera beharturik ikusten dugu gure burua. Hauen erabilgarritasun epea luzatzeko deskontaminazioa edo bir-esterilizazio gomendio batzuk igortzen ari dira.

Kontutan eduki behar da gomendio hauek, eskuragai dugun ebidentzia urrian oinarrituta daudela, zuhurtziarekin hartu behar direla eta ezohiko neurri bezala.

 

MASKARAK DESKONTAMINATZEKO GOMENDIOAK:

Sistemarik gomendagarriena bero lehorraz baliatzea da. Honetarako maskara labean sartu behar dugu 70ºC-tan 30 minutuz, ahal badugu haizagailua pizturik dugula beroa homogeneoagoa izan dadin. Tratamendu hau 20 alditan erabili daiteke.

 

Beste aukera bat, maskara poltsa hermetiko batean sartzea eta ile lehorgailuarekin beroa 30 minutuz ematea izan daiteke.

 

EZ dira inoiz gomendatzen, alkoholarekin desinfektatzea, urarekin edo xaboi soluzioekin garbitzea, 134ºC-tan dagoen lurrunarekin, mikrouhinarekin edo ultra-bioleta erradiazioarekin desinfektatzea.

 

Gomendagarria da ere, nola ez, maskara deskontaminatu ondoren pertsona berak erabiltzea.

 

Zaindu, hau ere pasako da eta!


Iñaki Elortza Sarasketa

Argitaratuta: Iñaki Elortza Sarasketa
Farmazilaria eta Nutrizio eta Dietetikan graduadua.