ALERGIA Vs KORONABIRUSA

ALERGIA Vs KORONABIRUSA
MAI

Udaberria heldu da, eta berarekin, alergia.


Gaitz hau jasaten dugunok ondo ezagutzen ditugu bere síntomak, baina koronabirusa gure artean dagoen honetan, komeni da bi gaitz hauen arteko ezberdintasunak ondo ezagutzea.

 

Alergia eta Koronabirusaren arteko ezberdintasunak:

Ezberdintasun nagusia sukarra da, Covid-19an gehienetan suertatzen bada, alergian ez da sukarrik ematen.

 

Begietan, Covid-19ak sintomarik eragiten ez duen bitartean, alergiak, azkurea eta negarra eragiten ditu; eta Covid-19an gehienetan eztul lehorra suertatzen bada ere, alergia kasuetan arraroa izaten da, ohikoena, doministiku errepikakorrak izanik.


Arnasa hartzeko arazoak (disneak) Covid19-an ohikoak dira, baina alergia kasuetan gutxitan gertatzen dira, eta ematen direnean, nagusiki gau partean izaten da.


Hauek dira lau ezberdintasun nagusiak, baina badira beste batzuk, mialgiak, zefaleak edo arazo gastro-intestinalak adibidez, Covid-19arekin bai baina alergietan ematen ez direnak.


Beraz, nahiz eta síntoma batzuk berdinak eduki, nahiko erreza da bi gaixotasunak ezberdintzea, eta edozein zalantzaren aurrean, beti, osasun profesional bati aholkua eskatu.


Eta alergikoak koronabirusa hartzeko aukera handiagoa daukagu?

Orain arte dauden datuen arabera ez, alergikoak ez dugu gaitza hartzeko arrisku gehiagorik, nahiz eta asmatikoen kasuan, koronabirusa arriskutsuagoa izan daiteke.

 


Aste hauek ez dira errezak izango, doministikuak, sudur-jarioa eta negarrak, baina badakigu ere aste batzuetan síntoma guzti horiek joango direla eta gainera, farmazian, baditugula sintoma horiei aurre egiteko produktu ugari.


Bitartean, udaberriaz goza eta osasun zaindu.


Iokin Elortza Sarasketa

Argitaratuta: Iokin Elortza Sarasketa
Farmazilaria eta Ortopedia eta Laguntza Teknikoetan Unibertsitatean Aditua