UDA ZORIONTSU BATERAKO GOMENDIOAK
Uda, idealizatua dugun eta gogoz itxaroten dugun urtaroa da, eta horregatik, ez dituelako gero askotan gure aurreikuspenak asetzen, dezepzio txiki batekin amaitu dezakegu.
Hori gerta ez dadin, eta udaz gehiago goza dezagun, komeni da gomendio txiki batzuk jarraitzea.
Udaz goza dezagun:
Lehena, eta zailena, urtean zehar izan ditugun ardurak gainetik kentzea da. Ez da erreza, badakit, baina saia gaitezen egun hauetan behintzat hauek ahazten, eskertuko dugu.
Balora dezagun gure bizitza, eta faltan ditugun gauzetan ez dezagun indarrik galdu, horrek etsipena besterik ez digu sortuko.
Saia gaitzen ohikoak ditugun errutinak gehiegi ez aldatzen, egun hauetarako helburu eskuragarri batzuk jartzen, eta batez ere, beti, jarrera positibo bat izaten.
Hortik aurrera has gaitezen egun bakoitzaz disfrutatzen. Egunak luzeagoak dirudite eta ordu bakoitzari zukua ateratzen saiatu behar gara. Horretarako, ez dugu gauza handirik edo esperientzia berezirik behar, askotan esana bada ere, egia da zoriontasuna gauza txikietan aurkitzen dela.
Liburu bat irakurri, musika entzun, mendira txangoa, ilunabar bat (edo egunsentia?), kalean afari bat...zer gehiago behar dugu?
Goza dezagun gure bizitzaz besteon bizitzaz arduratu gabe, kontuz sare sozialekin! Eta ez gaitezen saiatu urte osoan egin ez ditugunak orain egiten, berdin dio nola geratzen zaigun bainujantzia!
Zoriontsu izan, ez ahaztu eguzkitako krema eta bueltarako energia batu, malda gogorrak datoz!

Argitaratuta: Iokin Elortza Sarasketa
Farmazilaria eta Ortopedia eta Laguntza Teknikoetan Unibertsitatean Aditua