NOLA AUKERATU ETA ERABILI BASTOI BAT
Bastoia da, gaur egun, laguntza ortesiko erabiliena, guztiok daukagu bastoia erabiltzen duen senide edo lagunen bat.
Hala ere, askotan, egokia ez duen bastoia, edo berau ondo erabiltzen ez duen jendearekin egiten dugu topo.
Egoera hauek zuzentzeko argibide batzuk emango ditut, ez dira asko, baina oso garrantzitsuak dira, eta ikusiko duzue nola lagungarri izango dituzuen.
Bastoia aukeratzeko gomendioak:
Lehenik eta behin, oso garrantzitsua, bastoiaren luzeera da. Pertsona bakoitzari bastoiaren luzeera egokitu behar zaio, eta horretarako, pausu errez batzuk jarraitu besterik ez dugu egin behar:
Jar dadila erabiltzailea tente, bizkarra zuzen, eta bermatu dezala bastoia lurraren kontra bere oinetik 10 zentimetro ingurura. Orain, begira ditzagun pare bat gauza bastoiaren luzeera egokia den jakiteko:
-Bastoia eusten duen besoaren flexioa 15º ingurukoa izan behar du.
-Bi sorbalden altuera berdina izan behar du.
Bastoia eusten duen besoaren sorbalda bestea baino baxuagoa dagoela somatzen badugu, bastoia laburra geratzen zaiola esan nahi du.
Eta alderantziz, sorbalda hori bestea baino altuagoa geratzen bazaio bastoia luze duela esan nahi du.
Oso erreza.
Goaz orain helduleku edo enpuñadurara.
Gaur egun forma eta kolore ugarikoak ditugu. Ondorioz, ezin dezakegu helduleku bakar bat erabiltzaile guztiontzat gomendatu. Erabiltzaileak, helduleku ezberdinetako bastoiak probatu beharko ditu eta sostengu eta oreka gehien ematen diona aukeratu. Ez politena.
Hala ere, heldulekuen inguruan gomendio txiki bat ematea gustatuko litzaidake. Badira bastoia besoan zintzilikatzea uzten duten heldulekuak. Hauek oso erabilgarriak dira bi eskuak libre izan behar ditugunerako.
Adibidez, komertzio baten ordainketa bat egitera goazenean, bastoia besoan zintzilikatzeak bi eskuak libre eta bastoia eskura edukitzea ahalbideratzen digu. Bestela, ordea, bastoia non utzi bilatu beharko dugu.
Ezaugarriekin amaitzeko konterei buruz hitzegingo dut.
Konterak, bastoiaren amaieran dauden eta lurrarekin kontaktua egiten duten gomazko piezak dira.
Hauek ere, forma eta tamainu ugaritakoak daude eta ezin dugu bakarra gomendatu. Aukeratzeko orduan, erabiltzailearen mobilitatean eta ibiliko den terrenoan fijatu beharko gara. Horren arabera egingo dugu aukeraketa.
Hori bai, oso garrantzitsua da konterak egoera onean edukitzea. Hauek izango bait dira lurrarekin kontaktuan edukiko gaituztenak eta ezinbestekoa da egoera onean egon daitezela. Ez dezagun konteretan aurreztu.
Bastoia ondo erabiltzeko gomendioak:
Bastoia, beti, hanka ahularen kontrako besoan eraman behar da. Eta ibileran, hanka ahula eta bastoia batera joan behar dira, bastoiak, beti, lurra hanka baino lehenago ikutuz.
Espero dut gomendio txiki hauekin bastoiaren erabileran laguntzea, pena ematen du, hain hedatua egonik, hainbestetan gaizki erabiltzen ikusteak.
Bastoiak, ibileran laguntzeaz gain, bizkar eta artikulazioen osasunean lagundu eta oreka ematen digu.
Zer iruditzen hurrengo egun batean andadoreei buruz hitzegiten badut?
Zaindu!

Argitaratuta: Iokin Elortza Sarasketa
Farmazilaria eta Ortopedia eta Laguntza Teknikoetan Unibertsitatean Aditua