MASKNE

MASKNE
MAR

Azkenaldian asko entzuten ari garen hitza da “Maskne”, baina ba ahal dakigu zer den?

Zer da Maskne-a:

Orain beharrezkoa dugun maskara eta aknea elkartuz sortu den hitz berria da Maskne.

Maskarak beharrezkoak bihurtzearekin batera, hauek sortzen duten aireztapen falta eta hezetasun handiaren ondorioz, azalarekin erlazionatutako patologia batzuk areagotu egin dira.

Kasu, mikrobiotan eragindako aldaketa hauen ondorioz, akne eta rosazea kasuek gora egin dute nabarmen.

Hala ere, badira arazo hauek ahal den neurrian saihesteko jarraitu daitezkeen aholku batzuk.

Maskne-a nola ekiditu:

Garrantzitsuena, egunero aurpegia ondo garbitu eta kosmetiko aproposak erabiltzea da. Funtsezkoa masknea sahiesteko.

Baina kontuz erabiltzen dituzuen produktuekin, agresiboa eta eraginkorra ez bait dira beti sinonimoak. Gomendagarrienak, beti dira azala errespetatu eta formula leunak dituztenak.

Hala ere, batzuetan hazkura eta narritadura sumatuko duzue, bestetan, aknea agertu edo areagotuko zaizue. Kasu horietan, komeni da esfoliante bat erabiltzea, baina ez esfoliante mekaniko bat, kimikoa baizik.

Hiru motatako exfoliante kimikoak daude:

-Alfa hidroxiazidozkoak (AHA): azido glikolikoak, laktikoak, malikoak edo mandelikoak dituztenak.

-Poroak garbitzen laguntzen duen Beta-Hidroxiazido(BHA) edo azido salizilizkoa.

-Edota Polihidroxiazidozkoak (PHA): glukonolaktona eta azido laktobionikoa.

Guzti hauek zure aliatuak dira, erabili beldur gabe!

 

Azala hidratatzeaz ere ez dugu ahaztu behar. Horretarako, Aloe vera, Zentella Asiatikoa edo Zeramidak dira erabili ditzakegun aktiboetako batzuk.

Eta ez ahaztu maskarek ez gaituztela eguzkiaren izpietatik babesten eta komeni dela gure krema hidratanteek fotoprotekzioa izatea.

Eta makillajea? Makillajea bai edo bai erabili nahi baduzu, aukeratu BB Cream bat, eta kontuan izan lehen esandakoa, fotoprotekzioa badu hobe.

Amaitzeko, ez ahaztu musukoen erabilera egokia egiteaz, eta zalantzarik baduzu, guri kontsultatu, pozik lagunduko zaitugu-eta.

Mx!


Raquel Abendivar Pascual

Argitaratuta: Raquel Abendivar Pascual
Farmazilaria, kosmetikan aditua.