Aurreko orrialdera itzuli

ELOR PROBIOTIC HPY ELORTZA BOTIKA 60 CAPSULAS

Helicobacter Pyloria kiribil formako bakterio bat da, digestio-aparatuari eragiten dio eta biztanleriaren %60ak pairatzen du. Bakterio hori giza urdailaren barrualdea estaltzen duen muki-geruzan hazten da.

Elikadura-osagarri honek, Helicobacter Pylori bakterioaren tratamendu antibiotikoek sortutako eragozpen gastointestinalak ekidiitzeaz gain, zuzenean eragiten dio, bakterioaren hedapena eta sintomak saihestuz.

Pilopass 100mg, patentatutako Lactobacillus reuteri andui bat da, urdailean Helicobacter pylori bakterioari lotu eta bere kopurua nabarmen murrizteko diseinatua.

L. reuteri-k hargailu espezifiko batzuk ditu H. pylori-ari atxikitzen zaizkionak. Lotura bat gertatzen da eta Helicobacterra ezin du piloroaren hormetara atxikitu, hesteetara arrastatuz. Azkenik digestioaren hondarrekin batera kanporatzen da.

Probiotikoak urdaileko hesteetako flora hornitzen duten bitartean, Pylopass espezifikoki atxikitzen zaio urdaileko H. pylori-ari. Pylopass ez da hesteetako floraren beste ezein organismori atxikitzen eta ez du inolako kalterik sortzen.

H. pylori kantitatea murrizteko beste metodo batzuek ondorioak izaten dituzte, adibidez beherakoa edo elikagaien zaporea aldatzea. Oraingoz, ez da ezagutzen Pylopassekin lotutako bigarren mailako ondoriorik.

250 mg-ko kaltzio karbonatoa antiazido gisa erabiltzen da pirosia (urdaileko azidotasuna edo beroa), indigestio azidoa eta urdaileko ondoeza arintzeko.

100 mg-ko magnesio karbonatoa urdaileko minik eragiten ez duen libragarri bat da, hesteetako flora erregulatzen du eta urdailean sortzen diren gasak ezabatzen ditu.

Erabiltzeko modua:
Egunean bi kapsula hartu.

28,90 Stock-ean
Gehitu

4 ale stock-ean

Produkto honi buruz informazio gehiagorik nahi? Hemen sakatu

>Ondorengo formularioa bete eta lehenbailen jarriko gara zurekin harremanetan

Formularioa berrikusi,
bete gabeko edo gaizki dauden atalak daude.

Erlazionatutako produktuak

Atal honetako beste produktu batzuk ikusi Beherakoa-Gastrointestinala