Aurreko orrialdera itzuli

ELOR PROBIOTIC PLUS ELORTZA BOTIKA 10 CAPSULAS

Probiotiko eta prebiotikoen konbinazio bakarra, hesteetako mikrobiota osasuntsu mantendu eta honek eragin ditzakeen osasun arazoak ekiditzeko egokia. Antibiotiko tratamenduekin batera hartzeko formato egokia.

Mikrobio-ekosisteman desoreka agertzen denean (disbiosia ere deitua), arazo gastrointestinalak ager daitezke, adibidez beherakoa, idorreria edo sabeleko mina. Produktu hau bereziki egokia da sintoma horiek guztiak saihesteko edo tratatzeko.

Kapsula bakoitzak osagai hauek ditu:

-Erregistratutako "Synbalance Premix5" 200mg, 50 bilioi zelula bizirekin ondorengo 5 prebiotikoen nahasketa da:

Lactobacillus Acidophilus, heste mehean nagusi den bakterioa, beste mikroorganismo batzuen mantenugaiak kontsumitzen ditu haiekin lehian sartuz eta horien neurrigabeko garapena kontrolatuz. Niazina, azido folikoa eta B6 bitamina ekoizten ere laguntzen du.

Bifidobacterium bifidum, hesteetan flora osasuntsua mantentzen laguntzen du. Honek laguntza bikaina ematen du mikroflora orekatu bat mantentzeko.

Lactobacillus casei-k beste organismo batzuekin batera lan egiten du ongintzako beste bakterio batzuk hazten laguntzeko. Digestioa eta esnearekiko tolerantzia hobetzen dituela ere uste da.

Lactobacillus rhamnosus, aldika sortzen diren hesteetako osasun arazoak kentzen laguntzen du mikroflora osasuntsu bat mantentzeko lan eginez.

Streptococcus termophilusek ingurune azido bat sortzen du gainerako laktobaziloak garatzeko, eta, aldi berean, laktosarekiko intolerantziaren sintomak eta hesteetako beste arazo batzuk arinduz.

Nahasketa bost andui horietan oinarrituta dago eta bakoitzaren 2.000 milioi zelula bizi ditu. Garrantzitsua da kantitate handia jartzea, liseriketa prozesuan bakterioak galtzen baitira. Produktuaren kalitatea mantentzeko modu bakarra zelula bizien ekarpen handia egitea da.

- Inulina 150 mg, zuntz dietetiko disolbagarria, hesteetako mugimenduak sustatzen ditu eta hesteetako zirkulazioa erregulatzen laguntzen du, hesteetako floraren hazkundea estimulatuz eta jarduera prebiotikoarekin.

Erabiltzeko modua:
Egunean kapsula bat hartu jatordu baten aurretik..

Glutenik gabea. Sojarik gabea. Beganoentzat egokia.
11,50 Stock-ean
Gehitu

17 ale stock-ean

Produkto honi buruz informazio gehiagorik nahi? Hemen sakatu

>Ondorengo formularioa bete eta lehenbailen jarriko gara zurekin harremanetan

Formularioa berrikusi,
bete gabeko edo gaizki dauden atalak daude.

Erlazionatutako produktuak

Atal honetako beste produktu batzuk ikusi Beherakoa-Gastrointestinala